XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urtz: zeruetako jauna

Oraindela 4-5 urte sortutako taldea da.

Hasiera, laukote honek, brometan hartu zuen asuntua, baina gaur egun oso ezagunak dira Euskal Herrian.

Garai batean zuten ametsa egi bilakatu dute.

Beraiek, Xabier, Bittor, Asier eta Josu dira.

DVgaztea.- Nola hasi zineten taldea osatzen?

Xabier.- Ikastolan hasi zen dena.

Hasiera batean, Asier eta biok, beti ari ginen hitzegiten talde bat egin behar genuela.

Hasi ginen gitarra jotzen, baina etxean, eta behin Asierrek galdetu zion Josuri bateria jotzen zuen norbait ezagutzen ote zuen, orduan Josuk berak jo zezakeela esan zuen.

Hasiera batean, broma moduan hartu genuen, eta egia izan zen orain dela 4-5 urte gertatu zen guztia.

Hasi ginenean, bertsioak egiten genituen, baina beranduago Bittor etorri zenean, bertsioak alde batera utzi genituen, eta gure abestiekin hasi ginen.

DVgaztea.- Nork idazten ditu abestiak?

- Denen artean egiten ditugu.

Ideia bat eramaten da lokalera eta gero denon artean egiten dugu abestiaren estruktura guztia.

DVgaztea.- Nola ikasi zenuten bakoitzak zeuen instrumentua? Solfeo ikasi al duzue?

Asier- Solfeoa bukatua daukan bakarra Xabier da.

Ni 4. kurtsoan gelditu nintzen.

Aurten ezin dut jarraitu, ez bait daukat denborarik klaseak ditudalako.

Besteek instrumentua ikasterakoan ikasitakoa.

Bittorrek klasean ematen zuen asignatura bezala.

Bakoitzak instrumentua, bere kontura eta gero klaseak ematen.

DVgaztea.- Nola lortu zenuten materiala?

- Hasieran ez genuen dirurik, 16-17 urte genituen.

Orduan ahal duzun moduan erosten duzu gitarra merke bat, etb.

Gero, dena toka-discos zahar batetan sartzen genuen.

Hortik aurrera piskanaka diruren bat hartzen duzu kontzerturen batekin eta piskanaka hobetzen duzu materiala.

Oraindik hortan gaude, hobetu dugu, gaina gauzak geratzen dira hobetzeko.

DVgaztea.- Dirulaguntza jaso al duzue?

Kultura aldetik ez dago laguntzarik, Udaletxe aldetik ia ez dago ezer.

Hemengo taldeei laguntzarik ez ematea interesatzen zaiela ematen du.

Adibidez, hori ikusten da, Donostiako festa egitarauan, Donostiako festak izan dira, eta ez da egon talde euskaldun bat ere ez, ekarri dute Migel Bose...

DVgaztea. Non eman zenuten lehen kontzertua?

Antxoko gaztetxean, duela bi urte eta piko.

DVgaztea.- Nolatan jarri zenioten taldeari Urtz izena?

- Euskal mitolojiako jainko bat da.

Aintzina deitzen zioten urtz ekaitzari eta trumoiari, beraz da ekaitzaren jainkoa edo gutxi gora behera.

Urtzi jarri nahi genion lehenengo baina izen horrekin haur pilo bat zeudenez i kendu genion.

Behin klasera sartu eta ikusi genuen: Urtzi: zeruetako jauna, eta izen hori jarri genion.

Beste egun batean, lokalerako kartel bat egiten ari ginen, eta ez zitzaigun izen guztia sartzen.

Bukatzeko Urtz izena hartu genuen.

Urtz taldea orain 4-5 urte sortutako talde bat da, baina gaur egun oso ezagunak dira Euskal Herrian. (Argazkia: Salinas)